
142. zk., 2024ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3523
142/2024 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Komunikazio zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Silvia Palenzuela Maeso andrea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko komunikazio zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko uztailaren 16an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS