
142. zk., 2024ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3517
137/2024 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Ogasuneko sailburuordea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Iñaki Alonso Arce jauna Ogasuneko sailburuorde izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D´ANJOU OLAIZOLA.
RSS