
139. zk., 2024ko uztailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3475
IRAGARKIA, Ezkio-Itsaso udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2022-0019.
Eskatzailea: Garikoitz Aiesta Etxaniz.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko maiatzaren 30eko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Garikoitz Aiesta Etxaniz jaunari eman zaiola Ezkio-Itsaso udalerrian (Gipuzkoa) 14 poligonoko 192 lurzatian dagoen Egurtza izeneko galeria baten urteko 1.236 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztaketan eta etxean erabiltzeko, 20 urterako eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 3a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS