Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2024ko uztailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3474

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita BI-633 errepidea Markina-Xemeinetik Etxebarrira doan BI-2636 errepidearekin lotzeko bidearen proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako konpentsazio-neurrien gaineko espedientea.

Espedientearen kodea: AO-B-2024-0336.

Eskatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Ibilgua: Urko.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 541.919; Y = 4.789.425.

Obren deskribapena: errepideen azpian (zubia eta/edo hodiak) dauden Zeharkako Drainatze Obretan faunarentzako iragazkortze-lanak egingo dira, egur tratatuzko oholak edo masa-hormigoizko alboko maila txikia dituzten lehorreko pasabideen bidez, Artibai ibaira eta Urko ibaira isurtzen diren zenbait errekastotan, Markina-Xemein eta Etxebarria udal-mugarteetan (Bizkaia).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Urquijo zumarkalea, 36-7;48011 Bilbao), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Bilbao, 2024ko uztailaren 2a.

Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).

Lan Baimen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala