Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2024ko uztailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3470

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez ertzain bati zehapen-espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, halaber, 14206 zenbaki profesionala duen agentea izendatu dela zehapen prozedurako instrukzio-egile. Agente hori errefusatu ahal izango du formaz, eta 30/1992 Legearen 29. artikuluan zehaztutako arrazoiengatik.

2.– EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, parte hartzen duen jarduera guztietan letradu baten laguntzaz agertzeko eskubidea du.

3.– 12354 zenbaki profesionala duen agenteari ere dei egiten zaio, instrukzio-egilearen aurrean deklaratu dezan, 2024ko irailaren 3ko 11:00etan, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

4.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

5.– Ohartarazten zaio ezen, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera bideratu zaion 608X24ED014 zehapen espedientea izapidetzeko epea geldirik dagoela 2024ko ekainaren 26az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2024ko uztailaren 2a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala