
139. zk., 2024ko uztailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3463
AGINDUA, 2024ko ekainaren 25ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bidez Ogasun eta Finantza Saileko behin-behineko langile bat izendatzen baita.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Miren Yurdana Burgoa Valtierra andrea Ogasun eta Finantza Saileko Kabinete eta Koordinazioko aholkulari izendatzea (kodea: 5321; dotazioa: 1), sailburuorde-mailarekin.
Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza-zerbitzua emango dio Ogasun eta Finantzetako sailburuari.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dagoen aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D´ANJOU OLAIZOLA.
RSS