
138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3455
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 4ko Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, indarrik gabe uzten da 2023ko abenduaren 18ko Ebazpena, «Debabarreneko saneamendu-proiektua Elgoibar eta Mendaro arteko tartean» hasieran onartu eta jendaurrean jarri zuena.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023-12-18ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Debabarreneko saneamendu-proiektua Elgoibar eta Mendaro arteko tartean» izeneko proiektuari.
2024-01-02an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratu zen, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitzen «Debabarreneko saneamendu-proiektua Elgoibar eta Mendaro arteko tartean», hogei (20) egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Proiektu horri buruzko jendaurreko informazioaren iragarkian esteka bat zegoen, eta bertan azaltzen zen obra-proiektu bat ez zetorrela bat jendaurrean jarritakoarekin. Hori dela eta, 2024-02-07an epea beste hogei (20) egun baliodun luzatu zen.
Jendaurreko informazio-aldian jasotako alegazioak kontuan hartuta, proiektua funtsean aldatzea proposatzen da, batez ere Garagartzako HUPEren kokapenari dagokionez, eta horrek proiektuaren lizitazio berri bat hastea eskatzen du, hura aldatzeko.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024-07-04ko Ebazpenaren bidez, indarrik gabe utzi da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023-12-18ko Ebazpena, zeinaren bidez hasierako onarpena eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen «Debabarreneko saneamendu-proiektua Elgoibar eta Mendaro arteko tartean».
Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 4a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR,
RSS