Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3446

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko maiatzaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko 2024. urteko laguntzak (TMS programa), eta horien deialdia iragartzen baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako huts bat atzeman da Kultura, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko maiatzaren 11ko Aginduan (2024ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124. zk.). Agindu horren bidez arautzen dira Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko 2024. urteko laguntzak (TMS programa), eta horien deialdia iragartzen da.

2024ko ekainaren 25eko sumarioan (124. zk.), euskarazko bertsioan, 2024/3038 orrialdean (36/1), idazpuruan,

Hau dio:

«AGINDUA, 2024ko maiatzaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko 2024. urteko laguntzak (TMS programa), eta horien deialdia iragartzen baita.»

Baina hau esan behar du:

«AGINDUA, 2024ko ekainaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko 2024. urteko laguntzak (TMS programa), eta horien deialdia iragartzen baita.»


Azterketa dokumentala