Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEBARRIKO UDALA
3443

IRAGARKIA, Udaltzaingoko ofizialorde-udaltzainburuaren lanpostua zerbitzu-eginkizunetan aldi baterako hornitzeari buruzkoa.

2024ko ekainaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (115. zenbakia) osorik argitaratu dira Etxebarriko Udaleko ofizialorde-udaltzainburuaren lanpostua zerbitzu-eginkizunetan aldi baterako betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Baina zuzenketa bat egin da eta 2024ko ekainaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da (120. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honi buruzko iragarkiak, oinarrien arabera bidezkoak direnean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (www.etxebarri.eus) argitaratuko dira.

Hori guztia bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 55. artikuluarekin, eta abenduaren 1eko 11/2022 Legearen (Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa) 70. artikuluarekin.

Etxebarri, 2024ko uztailaren 1a.

Alkatea,

IKER LÓPEZ.


Azterketa dokumentala