
138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3441
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko ekainaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko zuzendariaren lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Horrelako huts bat aurkitu da Hezkuntza sailburuordearen 2024ko ekainaren 18ko Ebazpenean (2024ko ekainaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 126. zk.), zeinaren bidez ebazten baita Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko zuzendariaren lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2024/3077 (1/1) orrialdean, sarrerako atalean,
hau dio:
«Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomiari buruzko ekainaren 19ko 93/2018 Dekretuak gobernu- eta partaidetza-organoei buruzko 12. artikuluan eta pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeari eta kargugabetzeari buruzko 14. artikuluan ezartzen duena kontuan hartuta, eta UHEIn hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuordearen 2021eko ekainaren 25eko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraituz, honako hau.»
baina hau esan behar du:
«Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomiari buruzko ekainaren 19ko 93/2018 Dekretuak gobernu- eta partaidetza-organoei buruzko 12. artikuluan eta pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeari eta kargugabetzeari buruzko 14. artikuluan ezartzen duena kontuan hartuta, eta UHEIn hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuordearen 2024ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bosgarren oinarrian xedatutakoari jarraituz, honako hau.»
RSS