
138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3440
1668/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Victoria Boado Varela andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzen den aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 15eko 78/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Medikuntza Intentsiboko Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko otsailaren 29ko EHAA, 44 zk. eta 2024ko martxoaren 5eko BOE, 57 zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela María Victoria Boado Varela andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzu Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Victoria Boado Varela andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko uztailaren 8a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez baldin bada jazotzen luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Barakaldo, 2024ko uztailaren 2a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
RSS