
138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3437
987/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Raúl Jiménez Agüero jauna, berak hala eskatuta, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko (Hepatobiliopankreatikoa) Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen abenduaren 10eko 2308/2019 Ebazpenaren bidez, Raúl Jiménez Agüero jauna izendatu zen Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko (Hepatobiliopankreatikoa) Atal Sanitarioko Buru Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2020ko urtarrilaren 29ko EHAA, 19. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Raúl Jiménez Agüero jauna Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko (Hepatobiliopankreatikoa) Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko ekainaren 28a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS