Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2024ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3369

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 12koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide hau kentzea:

Elena Olloquiegui Biurrarena andrea. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko Farmazian espezialista.

Bigarrena.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide hauek izendatzea:

Eluska Yetano Larrazabal andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna. Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezialista.

Laura de la Rosa Gay andrea. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko Farmazian espezialista.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 12a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

NEREA URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala