
135. zk., 2024ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 5 orri.)
- EPUB (487 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3367
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 2023an zer dirulaguntza eman zaizkien ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza eman duten entitate publiko nahiz pribatuei.
Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezarri ziren (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).
Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2023. urterako dirulaguntza batzuk emateko deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (2022ko abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.).
Behin dirulaguntzak esleituta eta emateko ebazpenak –edo ukatzekoak– entitate onuradunei jakinarazita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 7ko Ebazpena oinarri hartuta emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda. Ebazpen horren bitartez, 2023. urterako dirulaguntza batzuk emateko deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza eman duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (2022ko abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.). Bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adieraziko da. Ebazpen honen eranskinean dago jasota hori guztia.
Barakaldo, 2024ko ekainaren 11.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
RSS