
135. zk., 2024ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 5 orri.)
- EPUB (383 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3366
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 26koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2022ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, aldi baterako geldiarazteko Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez 2022ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, aldi baterako geldiarazteko Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera (2022ko ekainaren 1eko EHAA, 105. zk.).
Agindu horren eranskineko 5. artikuluko 7. apartatuan xedatzen denez, hargatik eragotzi gabe aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aginduaren babesean eman diren laguntzen onuradun izango diren eskatzaileen zerrenda, eta emandako zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektua ere adieraziko dira.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez, 2022ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, aldi baterako geldiarazteko Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 26a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
RSS