
135. zk., 2024ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 2 orri.)
- EPUB (140 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3365
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 27koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira kontsumitzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten 2024ko ekitaldian.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez argitara ematen da kontsumitzaileen elkarteek 2024ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten egindako dirulaguntzen deialdia.
Ebazpen horren 5. artikuluan xedatutako epearen barruan, bost erakundek eskatu zituzten laguntzak.
Aintzat hartu da eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko 2024ko maiatzaren 6an eratu zen balorazio-batzordeak egindako proposamena, eta aipatutako manu eta berariaz eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere hartu dira kontuan. Horiek horrela,
XEDATZEN DUT:
1.– Kontsumitzaileen elkarteei funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea. Guztira 446.006,67 euro emango zaizkie hemen zerrendatu diren erakundeei; zenbatekoak eta kontzeptuak ere adierazi dira:
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB.
IFK: G48247076.
(Ikus .PDF)
EKA – Euskal Kontsumitzaileen Alkartea.
IFK: G48305833.
(Ikus .PDF)
ASUFIN – Finantzan Erabiltzaileen Elkartea.
IFK: G04937959.
(Ikus .PDF)
Facua Euskadi – Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Ekinean.
IFK: G95889390.
(Ikus .PDF)
ACUBI – Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea.
IFK: G20172045.
(Ikus .PDF)
2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
3.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 27a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ordez (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko azaroaren 9ko Agindua),
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.
RSS