Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2024ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3360

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2024ko maiatzaren 7ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

AURREKARIAK

1.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 7ko Aginduak, 2024ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten duenak, bere 2. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra 1.560.000 eurokoa finkatu zuen.

2.– Aipaturiko aginduaren bigarren xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:

«Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako 2.5 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.»

3.– Une honetan, dirulaguntza deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, badenez nahikoa aurrekontu-baliabide. Hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2024ko ekitaldian arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren 2024ko maiatzaren 7ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoari 134.000 euro gehitzea.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 2 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua 1.694.000 eurokoa izango da.

Bigarrena.– 2.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako 2024ko maiatzaren 7ko Aginduaren IV. kapituluan araututako produkzioak II laguntzen modalitatera bideratuko da zenbateko hori.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek argitaratzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala