Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2024ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3347

IRAGARKIA, arau honen huts-zuzenketari buruzkoa: 1/2024 Foru Araua, maiatzaren 10ekoa, 2024. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena.

2024ko maiatzaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 95. alean «1/2024 Foru Araua, maiatzaren 10ekoa, 2024. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena» argitaratzean euskarazko testuan akatsa egin zenez, jarraian aipatzen den zuzenketa egiten da.

1. artikuluaren hamabigarren apartatuan, honako hau esan beharrean:

«1. artikulua.– Aldatzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra.

Hamabi.– Hamahirugarren xedapen gehigarriaren bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:

Ondorio horietarako, foru arau honen 90., 91. eta 93. artikuluetan aurreikusten diren eskumenak erabili ahal izango ditu, delituarekin zerikusia duten pertsonen ondare egoerari buruzko txostenak egin, eta foru arau honen 78. artikuluko 9. apartatuan jasotzen diren kautelazko neurriak hartu.»

Beste hau esan behar du:

«1. artikulua.– Aldatzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra.

Hamabi.– Hamahirugarren xedapen gehigarriaren bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:

Ondorio horietarako, foru arau honen 90., 91. eta 166. artikuluetan aurreikusten diren eskumenak erabili ahal izango ditu, delituarekin zerikusia duten pertsonen ondare egoerari buruzko txostenak egin, eta foru arau honen 78. artikuluko 9. apartatuan jasotzen diren kautelazko neurriak hartu».

Donostia, 2024ko ekainaren 6a.

Diputatu nagusia,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala