Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2024ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3032

32/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Javier Hurtado Domínguez jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu izendatzea, haren merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta.

Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak, pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 24an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala