
124. zk., 2024ko ekainaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3027
27/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Denis Itxaso González jauna Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu izendatzea, haren merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta.
Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak, pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS