Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2024ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3021

21/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Miguel Torres Lorenzo jauna Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu izendatzea, haren merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta.

2. artikulua.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, bai eta lehendakariak agintzen edo eskuordetzen dizkion gainerakoak ere.

3. artikulua.– Eginkizunak betetzeko, Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ez du berariazko egiturarik izango; aitzitik, dagokion sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretuan ezarritako organoek beteko dituzte zeregin horiek.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak, pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 24an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala