
124. zk., 2024ko ekainaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3020
20/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ibone Bengoetxea Otaolea andrea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu izendatzea, haren merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta.
2. artikulua.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, bai eta lehendakariak agintzen edo eskuordetzen dizkion gainerakoak ere.
3. artikulua.– Eginkizunak betetzeko, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak ez du berariazko egiturarik izango; aitzitik, dagokion sailaren egituraketari eta egitekoei buruzko dekretuan ezarritako organoek beteko dituzte zeregin horiek.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak, pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS