Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2024ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3019

19/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako sailburuek beren eginkizunak utzi dituztela deklaratzen duena.

Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zerrendatzen diren lehenengo lehendakariordearen eta sailburuen kargu-uztea deklaratzea, eta eskerrak ematea Euskadiren zerbitzura egindako lanagatik:

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jaunari, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu gisa.

Olatz Garamendi Landa andreari, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu gisa.

María Aranzazu Tapia Otaegui andreari, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu gisa.

Pedro María Azpiazu Uriarte jaunari, Ekonomia eta Ogasuneko sailburu gisa.

Jokin Bildarratz Sorron jaunari, Hezkuntzako sailburu gisa.

Ignacio María Arriola López jaunari, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa.

Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea andreari, Osasuneko sailburu gisa.

Nerea Melgosa Vega andreari, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa.

Bingen Zupiria Gorostidi jaunari, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu gisa.

Javier Hurtado Domínguez jaunari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu gisa.

2. artikulua.– Kargua uzten duten gobernuko kideek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, harik eta gobernu berria karguez jabetu arte.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 24an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala