Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3009

1079/2024 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaera aldatzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, Entearen Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Administrazio Publikoen Kontratuen maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 82. artikuluak ezarritakoari jarraituz (une honetan, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 326. artikulua).

Sortzen diren kontratazio-mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.

c) Bokal-idazkari bat: kontratazio-organoak izendatuko du dagokion erakundeari atxikita dauden letraduen artetik edo zuzenbidez lizentziatu diren kudeaketako teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 168/2011 Ebazpenaren bidez, Bidasoko ESIari atxikitutako kontratazio-mahaia sortu zen, bai eta izendatu ere horren mahaiburu, mahaikide eta idazkari titularrak zein ordezkoak. Aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2011ko urtarrilaren 4an.

Une honetan, plantillan izandako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da kontratazio-mahaia eguneratzea.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpenak indarrik gabe uztea.

Bigarrena.– Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaera aldatzea, osaera honen arabera:

• Mahaiburua:

* Titularra:

Ekonomiako eta Finantzako zuzendari karguan dagoena.

* Ordezkoak:

Erosketen buru karguan dagoena.

Zerbitzu Orokorretako arduradun karguan dagoena.

• Mahaikideak:

Teknikariak edo administrariak, Erosketak, Kontabilitate eta Mantentze Zerbitzuari atxikiak.

• Idazkaria:

* Titularra:

Zuzenbidean lizentziatutako teknikariak, Erosketak Zerbitzuari atxikiak.

* Ordezkoa:

Zuzenbidean lizentziatutako teknikariak, Bidasoko Erakunde Integratuari atxikiak.

Hirugarrena.– Mahaikideei eta kide izateari utziko diotenei Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hori jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala