
121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 28 orri.)
- EPUB (1212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3007
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 6koa, Merkataritzako zuzendariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzen 2023ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa (MEC) arautu eta deitzen da.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpena jakinarazi ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduaren 18. oinarriaren 5. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak honako hau
EBATZI DU:
Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzen 2023ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Merkataritzako zuzendariaren ebazpen baten bidez egin da, eta ebazpen horren berri eman zaie esleipendunei.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 6a.
Merkataritzako zuzendaria,
MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.
RSS