Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3005

AGINDUA, 2024ko ekainaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, Astigarragako udalerriko Hernaniko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera ematen zaiola iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena.

Osasun Plangintza, Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzak biztanleen 2024. urteko datu eguneratuak eman ditu indarrean dauden osasun-eremuka, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntuarekin.

Farmazia Zuzendaritzak datuak aztertu eta gero Farmazia-eskualdeak eta eskualde bakoitzean sartzen diren udalerriak zehazten eta sailkatzen dituen 2019ko ekainaren 21eko Aginduak ezartzen duenaren arabera (2019ko uztailaren 16ko EHAA), ondorioztatzen da bidezkoa dela beste farmazia-bulego bat irekitzea urte honetan zehar Hernaniko farmazia-eskualdean (3CDA01), eta Astigarraga udalerrian kokatu beharko dela; izan ere, udalerri horrek bere lurralde-eremuan beste farmazia-bulego bat irekitzeko aukera ematen duen biztanle-proportzioa lortu du.

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– Hernaniko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egitea, betiere Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaren bidez aldatuta).

2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz, eta 2024ko biztanleria-datuekin bat etorriz, deialdi honetako farmazia-bulegoa Astigarraga udalerrian kokatuko da.

3.– Deialdi honetako farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.– Aipatutako eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriekin batera aurkeztu beharko dira, otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

5.– Eskabidea eta harekin batera doan dokumentazioa bitarteko elektronikoz aurkeztu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/servicios/0609207), non eskuragarri baitaude bide elektronikoz izapideak egiteko zehaztapenak, eranskinak, eskuliburuak eta ereduak. Merezimenduak behar bezala alegatzeko, inprimaki elektroniko xehatua emango da, lehen aipatutako 24/2004 Dekretuan ezarritako merezimenduen baremoaren arabera.

6.– Eskabidea aurkeztu ondoko izapideak eta jakinarazpenak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 4a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala