
121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 4 orri.)
- EPUB (272 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3001
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 7koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 24ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2019ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 24ko Aginduaren bidez 2019ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko (2019ko uztailaren 17ko EHAA, 135. zk.).
Agindu horren eranskineko 5. artikuluko 7. paragrafoan xedatzen denez, hargatik eragotzi gabe aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aginduaren babesean eman diren laguntzen onuradun izango diren eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektua ere adieraziko dira.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 24ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez, 2019ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 7a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
RSS