Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3000

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 7koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko ekainaren 10eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2020ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko ekainaren 10eko Aginduaren bidez 2020ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko (2020ko ekainaren 22ko EHAA, 121. zk.).

Agindu horren eranskineko 5. artikuluko 7. apartatuan xedatzen denez, hargatik eragotzi gabe aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aginduaren babesean eman diren laguntzen onuradun izango diren eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektua ere adieraziko dira.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko ekainaren 10eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez, 2020ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 7a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala