
121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2999
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 23koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, gordailu eta argitaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta bermerako batzorde paritarioak hartutako erabaki bat, 2023ko soldata-taulak (+ % 0,5) eguneratzeari buruzkoa (hitzarmenaren kodea: 86002235012003).
AURREKARIAK
2024ko apirilaren 17an, REGCON erregistroan aurkeztu zuten enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako hitzarmen kolektibo horren batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (testu bategin hori urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta (dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen).
Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatua).
Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da eskaerak legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutakoak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
Asier Aldaiturriaga Berriozabalek, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipenerako eta bermerako batzorde paritarioak emandako baimena baliatuz, honako hau
Adierazten du: batzorde horrek, 2024ko apirilaren 17an egindako bilkuran, jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta hau da hartu zuen erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:
Planteatu den gaia: 2023. urteko soldata-taulak eguneratzea (+ % 0,5).
Batzordearen ebazpena: batzordeak honako erabaki hau hartu du aho batez:
«Batzorde paritarioko kideek aho batez onartu dituzte soldata-taulak, 2023ko urtarrilaren 1etik aplikatu beharreko % 0,5eko igoerarekin, eta akta honi erantsi zaizkio eranskin gisa.
Halaber, egintza honetan bertan, Emilia M. Málaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari baimena ematen zaio egin beharreko izapideak egiteko, taula horiek Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan (REGCON) erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen».
Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2024ko apirilaren 17an.
Lan harremanetako teknikaria,
ASIER ALDAITURRIAGA BERRIOZABAL.
RSS