Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2998

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako Ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko teknikari lanpostua behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea beren lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuaren 11.5 artikuluaren arabera, funtzionarioentzat erreserbatuta ez dauden eta lan-harremana duten lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostu hau behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua deitzea:

● Plangintza eta Lanen Zuzendaritzako ekosistema urtarrak leheneratzako eta zaintzeko teknikaria (dotazio 1 Vitoria-Gasteizen).

Bigarrena.– Deialdi honen xede den hautaketa-prozesua arautzen dituen oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 14ra artekoa izango da.

Eskaerak Uraren Euskal Agentziaren web orriaren bidez aurkeztuko dira (http://www.uragentzia.euskadi.eus), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web orrian argitaratuko dira, 2024ko ekainaren 21ean (EHAAko argitalpen-egunean bertan).

Hirugarrena.– Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, deitutako lanpostuari dagokion lan-poltsa eratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala