Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2996

519/2024 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Eukal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

AURREKARIAK

Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen apirilaren 3ko 321/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Osakidetza-Eukal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko (2024ko apirilaren 19ko EHAA 78 zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia. Hutsik uzte horrek Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2024ko ekainaren 11.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala