Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2992

AGINDUA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzan lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia: «Goi-kargudunaren idazkaria», 520010 kodea, 36 dotazioa.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (520010 kodea, 36 dotazioa), Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan badaude izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora bete ez badute.

3.– Eskatutako betekizunak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira betekizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.– Hautagaiek, eskaerarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 10a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 36).

– Kokapena: Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza.

– Saila: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari laguntzailea.

– Destino-osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2006-10-31.

Betekizunak:

– C1 edo C2 kidegokoa izatea.

– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala