
121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2991
1015/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez adierazten den María Carmen Rodríguez Rodríguez andreak, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea izateari uzten diola erretiroagatik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1375/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko otsailaren 21eko EHAA, 221 zk.), Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdi publikoa egin zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 1501/2005 Ebazpenaren bidez (2006ko urtarrilaren 26an argitaratu zen), María Carmen Rodríguez Rodriguez andrea Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerente izendatu zen.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ikusi ondoren, zuzendari nagusiak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Carmen Rodríguez Rodríguez andrea Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerente lanpostutik kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko uztailaren 1eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gorlizko Ospitaleko Pertsonen Zuzendaritzari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS