Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2024ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2990

AGINDUA, 2024ko ekainaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta ebatzi izanaren ondorioz.

Jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroak betetzeko hasitako espedientea aztertu da, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu baitzen (Nagusiaren 2024ko apirilaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, bat etorriz Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Juan Lorenzo González Sarmiento jauna izendatzea Gipuzkoako II zenbakiko Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistroa betetzeko (Fernando Canals Brageren lekualdaketa dela-eta, 2023ko abenduaren 13ko Ebazpenaren arabera).

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 12a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala