Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2935

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 212/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

STEILAS sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (212/2024 prozedura arrunta) honako hauen aurka: 20/2024 Dekretua, otsailaren 27koa, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide-heziketa, hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak, musika-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, urrutiko hezkuntza eta helduen hezkuntza ematen duten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako plantilla organikoa onartzen duena, irakaskuntza horietako lan-legepeko irakasleentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat gordeta (2024-03-13ko EHAA) eta 1/2024 Dekretua, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren Saileko mendeko ikastetxe publikoetako maisu-maistren plantilla organikoak onartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan (2024-03-13ko EHAA).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 5a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala