
118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2933
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «KILI-KOLO» haur-eskola pribatuaren baimena iraungitzea onartzen duena, udalerri bereko «Aresketa Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzearen ondorioz, eta ikastetxe horren baimena aldatzen duena.
Amurrioko (Araba) «Aresketa Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik «KILI-KOLO» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzeko eskatuz «Aresketa Ikastola Sociedad Cooperativa» entitatearen legezko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua), 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren artikulu jakin batzuen indarraldiari eusten dio) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea ondoren zehazten den Haur Eskola Pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena azkentzeko, Amurrioko (Araba) «Aresketa Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan (ikastetxearen kodeak: 010160 eta 01002570) bere irakaskuntzak integratzeagatik:
Kode zenbakiak: 010496 (EAE) eta 01006514 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «KILI-KOLO».
Titularra: Aresketa Ikastola Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Etxegoien kalea, 19.
Udalerria: Amurrio.
Lurralde historikoa: Araba.
Adierazitako ikastetxearen baimena iraungitzeak 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.
Bigarrena.– «Aresketa Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea. Aipatutako ikastetxea, 2024ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode zenbakiak: 010160 (EAE) eta 01002570 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Aresketa Ikastola».
Titularra: Aresketa Ikastola Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Aresketa kalea, 2.
Udalerria: Amurrio.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat (2 urteko gelak), 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Lehen Hezkuntza: 13 unitate, 25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 30 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
Hirugarrena.– Bigarren puntuan aipatzen den ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera eskola-postuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta emandako baimena berrikusteko eskatzera ere, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS