
118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2931
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 6koa, Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, CIFP Usurbil LHII-ri aitorpena egiten diona, baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde onartu gisa, «Galdaren industria-operadorea» espezialitatean.
Espedientea: EXA/2024/003
AURREKARIAK
1.– CIFP Usurbil LHII-k eskabide bat aurkeztu zuen Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, profesional baimenduak prestatzeko erakunde gisa onartua izateko, espezialitate honetan:
– Galdaren industria-operadorea.
2.– Eskabidearekin batera, industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu da. Zehazki:
Erakundearen identifikazio-datuak:
CIFP Usurbil LHII.
Etarte bidea 9 (Zubieta auzoa).
20170 Usurbil (Gipuzkoa).
Eskabidearen xede den prestakuntza-ekintza zehatza emateko erakundeak dituen giza baliabideen deskribapena.
Aurrez aurre garatu beharreko ikastaroa zehaztea, gai zerrenda, metodologia, antolaketa, praktiken kudeaketa eta aurreikusitako azterketa/ebaluazio-sistemak zehaztuta.
3.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatu dute betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituenak, ezarritako betekizunak.
Espedientea ebazteko, ondoren zehazten diren hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:
OINARRI JURIDIKOAK
1.– Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, otsailaren 23ko, 68/2021 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, ezarritakoaren arabera.
2.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak, ezarritakoaren arabera izapidetu da.
3.– Ikastaroa CIFP Usurbil LHII ez den beste instalazio batean egiten bada, instalazio horiek 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egon beharko dute. Aldez aurretik bisita bat egin beharko da, egokiak diren egiaztatzeko.
Aipatutako lege-aginduak eta oro har eta bereziki aplikatu beharreko beste batzuk aztertuta, hau
EBAZTEN DUT:
1.– CIFP Usurbil LHII Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa onartzea, espezialitate honetan:
– Galdaren industria-operadorea.
2.– CIFP Usurbil LHII Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: ERF-130.
3.– Ikastaroa bezeroen instalazioetan egingo balitz, ikastaro bakoitzaren eskaeran kokapen hori eta ekipamendua zehaztu beharko dira, ikastaroa egin aurretik baimena eman dakion. Horretarako, dagokion teknikariaren bisitaren bidez, egokia dela eta indarrean dagoen araudia betetzen duela egiaztatuko da, bereziki 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoa.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Donostia, 2024ko ekainaren 6a.
Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.
RSS