Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2929

71/2024 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanetarako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa seigarren aldiz aldatzea baimentzen duen Erabakia argitaratzea xedatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, ekainaren 4an egindako bilkuran, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanetarako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa seigarren aldiz aldatzea baimentzen duen Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanetarako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa seigarren aldiz aldatzea baimentzen duen Erabakiaren testua. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARIA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 11KO 71/2024 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENTZEN BAITA BILBOKO HEGOALDEKO TRENBIDE-SAIHESBIDEA ERAIKITZEKO EGIN BEHARREKO ZENBAIT LANETARAKO RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EGINDAKO KUDEAKETA-GOMENDIOA SEIGARREN ALDIZ ALDATZEA

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11.1.g) artikuluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku uzten ditu trenbideen gaineko egitekoak.

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen eta trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitute Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko maiatzaren 23an eginiko bilkuran, baimena eman zuen lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Sustapen Ministerioarekin, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lan garatzeko baldintzak ezartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari honako lan hauek burutzeko kudeaketa-gomendioa egiteko: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obrak egikaritzeko beharrezkoak diren informazio-azterlanak idaztea, trenbide bikoitzarentzako plataforma eraikitzeko proiektuak idaztea, lanak kontratatzea eta egikaritzea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiboan lankidetzan aritzea eta obra-zuzendaritza eta bestelako ezein zerbitzu. Hitzarmen hori 2017ko uztailaren 12an sinatu zen.

Hegoaldeko trenbide-saihesbidearekin lotuta agindu diren lan horiek bi fasetan banatu dira:

– Lehen fasea Serantesko tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoen tarteari.

– Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.

Sinatutako lankidetza-hitzarmenean aurreikusitakoaren arabera, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituzten lanak administrazio horrek zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko ente publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu. Maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak sortutako erakundea da ETS, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago, eta horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egitea, azpiegiturak eraiki, kontserbatu eta mantentzea, eta haiek administratu eta kudeatzea, EAEko Administrazio Orokorreko organo eskudunak hala erabakitzen badu.

Kudeaketa-gomendioaren erabakian adierazitako zehaztapenen arabera, erabaki zen, interes publikoak modu eraginkorragoan lortzeko, egokia zela Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea Bilboko hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko egin beharreko lanen enkargua, hori guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean ezarritakoa oinarri hartuta. Gomendio hori Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bilkuran, eta, ondoren, aldatu egin zen Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an egindako bilkuretan.

2017ko uztailaren 12an sinatutako hitzarmenak 4 urteko indarraldia ezartzen zuen. Hala ere, eta aipatutako hitzarmenean ezarritako baldintzetan lan egiten jarraitzeko eta, horrela, hitzarmenaren xede diren obrak gauzatzeko azterlanak eta proiektuak definitzen jarraitzeko, 2021eko uztailaren 8an luzapen- eta aldaketa-gehigarri bat sinatu zen, eta hasierako hitzarmenaren indarraldia beste 4 urtez luzatzeaz gain, zenbait aldaketa egin ziren.

Hori guztia dela-eta, hirugarren aldiz aldatu behar izan zen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa, eta 2021eko irailaren 28an onartu zen aldaketa. Informazio-azterlanen bilakaerari eta batez ere Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko obrei dagokionez egindako aurreikuspenen ondorioz, laugarren eta bosgarren aldaketa bat egin behar izan zen. Aldaketa horiek 2022ko uztailaren 26ko eta 2023ko irailaren 19ko gobernu-kontseiluetan onartu ziren. Azken aldaketa horretan jasotako jarduketentzat aurreikusitako kostua laurehun eta berrogeita hamar milioi hamabi mila hirurehun eta hemezortzi euro eta hirurogeita bederatzi zentimokoa (450.012.318,69 euro) izango zela kalkulatu zen.

Red Ferroviaria Vasca/Euskal Trenbide Sarea (ETS) ente publikoak egindako azken aurreikuspenen arabera, I. faseko (Serantesko tunela-Olabeaga) informazio-azterlanaren aldaketan jasotako espedienteek eta fase horretan integratutako eraikuntza-proiektuek (4 lotetan banatuta) izan dezaketen bilakaera erreal samarra da, baina gutxi gorabeherakoa betiere. Era berean, ondorio horiek 2. faseko (Barakaldo-Basauri) informazio-azterlanaren garapenera estrapola daitezke.

Aitzitik, 1. faseari dagozkion obren epigrafeari dagokionez, gaur egun kalkulu guztiak nahiko hipotetikoak dira, ez baitago aurrekontu itxirik, ezta horien plangintza argirik ere. Nabarmendu beharreko datu gisa, 2024ko apirilaren 16an, «Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen informazio-azterlana. I. fasea» proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zuen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumenaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiak.

Aurrekontuaren ikuspegitik, obren urteko zenbatespena jasotzeko ahalegina egin da, EAEko Administrazio Orokorrean eta ETSn 2024ko ekitaldirako onartutako aurrekontuetan jasotakoa islatuz.

Ondorio horiek guztiek 2023an onartutako bosgarren aldaketan aurreikusitako urterokoen seigarren aldaketa eskatzen dute, adostutako aurrekontu-banaketa lanen gauzatze-mailara egokitzeko, hasieran aurreikusitako eta luzapenaren eta aldaketaren gehigarrian sinatutako guztizko kostua gainditu gabe.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, 2024ko ekainaren 4an egindako bilkuran, gaia eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lan egiteko, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako gomendioko puntu hauek aldatzea: 4. Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra eta 7. Lanen balorazioa eta ordainketa. Kudeaketa-gomendioa 2017ko uztailaren 26an onartu zen, eta 2018ko abenduaren 26an, 2020ko apirilaren 14an, 2021eko irailaren 28an, 2022ko uztailaren 26an eta 2023ko irailaren 19an aldatu.

Bigarrena.– Erabaki horren eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERANSKINA

4.– Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

2017ko uztailaren 12an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra lankidetzan arituko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta ADIFekin, 1. faseko informazio-azterlanari eginiko alegazioei erantzuteko eta, hala badagokio, horren aldaketa idazteko ardura hartuko du, bai eta 2. faseko informazio-azterlana idazteko ere; halaber, lankidetzan arituko da hauek denak egiteko: plataforma eraikitzeko proiektua idaztea, lanak kontratatu eta egikaritzea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiborako lankidetza, obra-zuzendaritza eta bestelako zerbitzuak. Horiek guztiak beharrezkoak dira Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obren lehenengo fasea egikaritzeko.

Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko lan horiei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ekingo die, honako fase hauetan:

– Lehen fasea Serantesko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoenari.

– Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.

Era berean, eta hitzarmenak aurreikusten duen moduan, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituzten lanak administrazio horrek zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko ente publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu. 6/2004 Legeak, maiatzaren 21ekoak, sortutako erakundea da ETS, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egin, haiek eraiki, kontserbatu eta mantendu, eta haien administrazioa eta kudeaketa gauzatu beharko ditu, EAEko Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.

Kudeaketa-gomendioan jasotako jarduera eta obra guztien gutxi gorabeherako kostua, lehen faseari zein bigarrenari dagokienez, 464,65 milioi eurokoa da (BEZa barne), ondoren jasotzen diren kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera. 12/2002 Legeak, maiatzaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duenak, laugarren xedapen gehigarrian esaten duenari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak kupoa gutxituko du 1. faseko obretarako gastuei dagozkien zenbatekoak konpentsatzeko, baita 2017ko uztailaren 12ko hitzarmenaren ondorioz –zeina 2021eko uztailaren 8an aldatu eta luzatu baitzen– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak bai 1. fasean bai 2. fasean bere gain hartuko dituen zerbitzuen kostuen zenbatekoa konpentsatzeko ere, obra edo zerbitzuen kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu ostean, 1. faseko informazio-azterlanaren aldaketari dagokion kostua izan ezik:

1. fasea (Serantesko Tunela-Olabeaga).

(Ikus .PDF)

2. fasea (Barakaldo-Basauri).

(Ikus .PDF)

Hitzarmenak zehazten duenaren arabera, Administrazio Orokorrak honako hauek hartuko ditu bere gain, bere finantza-baliabideen kargura: lehenengo faseko informazio-azterlanaren aldaketa (Serantesko tunela-Olabeaga). Informazio-azterlanaren aldaketa idazteko kostua 746.615,61 eurokoa dela kalkulatzen da (BEZa barne).

7.– Lanen balorazioa eta ordainketa.

Gomendioan emandako lanen balorazioa laurehun eta hirurogeita lau milioi seiehun eta berrogeita hamaika mila zortziehun eta sei euro eta laurogeita bederatzi zentimokoa (464.651.806,89 euro) da, kontzeptu hauetan oinarrituta:

(Ikus .PDF)

Gomendioan emandako lanei lotutako konpromiso-kredituak, lehenengo faseko informazio-azterlana (Serantesko tunela-Olabeaga) aldatzeari buruzkoak izan ezik, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuetan daude. Aurrekontu horiek, ETS zuzenbide pribatuko ente publikoa denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartzen dira, eta lege bidez onartzen dira aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako.

Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Ordainketak ETSk Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira.


Azterketa dokumentala