Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2927

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Iratzar Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2023ko irailaren 19an eta 2024ko otsailaren 23an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide batzuk jaso dira, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2023ko uztailaren 20an.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeina 2023ko irailaren 1ean egiletsi baitzen, Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 1389). Geroago, estatutuak aldatzeko eskritura osagarri bat aurkeztu zen, notario beraren aurrean 2024ko otsailaren 21ean egiletsia, 241 protokolo-zenbakiarekin.

Eskritura publiko horiekin batera Eneritz Arrillaga Garin andreak –patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2023ko abuztuaren 29an emandako ziurtagiria aurkeztu zuen. Horretan, 2023ko uztailaren 20an patronatuak egindako bileraren berri eman zen, non bertaratutakoek aho batez onartu zuten estatutuen artikulu hauek aldatzea:

5. artikulua, fundazioaren helburuei eta jarduerei buruzkoa; 15. artikulua, lehen eta hirugarren paragrafoak, eta 16.1 eta 2 artikulua, patronatuko kideen eta karguen agintaldiaren iraupenari buruzkoa; 16.3 eta 4 artikulua; 17.3 artikulua, bigarren paragrafoa; 19. artikulua, azken paragrafoa; 22. artikulua eta 24. artikulua, testua genero-berdintasunaren irizpidera egokitzeko; 21., 25. eta 26.2 eta 3. artikuluak, Batzorde Betearazlea ezabatzeari buruzkoak; 27. artikulua, Aholku Batzordea ezabatzeari buruzkoa; 36. artikulua, fundazioak beste batzuekin bat egiteari buruzkoa; 37. artikulua, fundazioa azkentzeko arrazoiei buruzkoa, eta 38.3 artikulua, geratutako ondasunak likidatzeari eta esleitzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute eta ebazpen proposamena egin dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Iratzar Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen 5., 15. artikuluaren lehen eta hirugarren paragrafoak, 16.1, 16.2, 16.3, 16.4, 17.3 artikuluaren bigarren paragrafoa, 19. artikuluaren azken paragrafoa, 22., 21., 24., 25., 26.2 26.3, 27., 36., 37. eta 38.3 artikuluetan egindako aldaketa, alderdi hauei buruzkoak: helburuei eta jarduerei buruzkoa, kideen agintaldiaren iraupenari buruzkoa, Batzorde Betearazlea eta Aholku Batzordea kentzeari buruzkoa, bat-egiteari, desegiteari eta gerakina likidatzeari eta esleitzeari buruzkoa, bai eta testua genero-berdintasunaren irizpidera egokitzeari buruzkoa ere. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketok egitea, 2023ko uztailaren 20an; betiere, 2023ko irailaren 1ean Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1389). Eskritura hori notario beraren aurrean 2024ko otsailaren 21ean emandako eskriturak osatu zuen (protokolo-zenbakia: 241).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 3a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala