Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2923

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Abigail Lazcoz Sáez andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Margolaritza» jakintza arloan Irakasle Agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Abigail Lazcoz Sáez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6849**. Kodea: AGC8L1 – D01591-16. Jakintza arloa: Margolaritza. Saila: Margolaritza. Ikastegia: Arte Ederren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Pintura Metodologia eta Proiektua» eta «Irudi Laborategia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko ekainaren 10a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala