
118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2922
315/2024 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñigo Herrera Cuevas jauna izendatzen den, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen abenduaren 1eko 449/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez. (2024ko otsailaren 8ko EHAA 29. zk. eta 2024ko otsailaren 15eko BOE 40. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Iñigo Herrera Cuevas jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñigo Herrera Cuevas jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz. 2024ko ekainaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du kargua, luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen denean izan ezik, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Urduliz, 2024ko ekainaren 5a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MANUEL SUÁREZ ROMAY.
RSS