
118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2921
1090/2024 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Agurtzane Gallastegui Gaztelu andrea Zuzendaritzako Idazkaria izendatzen den, izendapen askez, Arreta Integratuko Zuzendaritzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
783/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Arreta Integratuko Zuzendaritzan, Zuzendaritzako Idazkari lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Agurtzane Gallastegui Gaztelu andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendaritzan Zuzendaritzako Idazkari lanpostua.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agurtzane Gallastegui Gaztelu andrea izendatzea Zuzendaritzako Idazkaria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendaritzan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 3a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.
RSS