Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2024ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2893

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 176/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

176/2024 prozedura laburtua; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 25eko Ebazpena errekurritu da. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko urriaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta azken ebazpen horren bidez, onartu egiten dira 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, merezimenduen behin betiko balorazioa eta esleipenak (C275/C276/C277/C278).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala