Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2024ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2891

AGINDUA, 2024ko ekainaren 5ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta laguntza horiek emateko deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura-ondarearen arloko eskumen osoa bereganatu zuen, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren babespean eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikulua kontuan hartuta.

Eskumen hori baliatuta, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea onartu zen, zeinaren bidez ezartzen baita zer prozedura bete behar den Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak kultura-interesekoak direla deklaratzeko eta nola kudeatu behar den euskal kultura-ondarea sustapen-, kontserbazio- eta babes-arloei dagokienez.

Gizartean zabalagoa da ondarearen kontzeptua gaur egun eta, testuinguru horretan, zenbait eremu berri agertu dira, orain arte gutxitan aztertu direnak. Areago, aipatutako legeak berak modu generikoan jorratzen ditu eremu horiek. Horregatik, aurreko ekitaldietan, itsas sektore tradizionalaren gainbeheraz eta ia desagerpenaz jabetu ondoren, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko laguntzen lehen deialdiak egin ziren. Ia desagertzear dagoen sektore bat da, eta, paradoxikoa badirudi ere, horren protagonistak elkarrekin antolatzen hasi dira, kultura horretan geratzen diren arrasto bakanak mantentzeko eta elkarri babes teknikoa emateko. Urte hauetan, gora egin du kultura-ondare horren sozializazioak, bai eta, hein batean, herritarrek haren gainean duten kontzientziak ere. Nolanahi ere, oso gutxi dira ondare horretan egun mantentzen diren laginak, eta, are gutxiago, bizirik daudenak, eta, horregatik, beharrezkoa da, oraindik ere, erakundeen laguntza izatea, maila guztietan, itsas kultura-ondarea babeste aldera.

Hutsune hori eta Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legearen agindua betetzeko, agindu hau onartzen da, zeinak helburu baititu dirulaguntza horietarako deialdia egitea eta horiek eskatzeko eta bideratutako diru-zenbatekoaren arabera ebazteko modua eta baldintzak erregulatzea. Izan ere, hala ezarrita dago Sailak 2021-2024 aldirako duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu zuen plan hori, 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, eta ondoren aldatu zen, besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez, zeinak aldi berean onartzen zuen 2024ko dirulaguntzen urteko plana. Hemen daude eskuragarri bi agindu horiek: Sailaren dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PES 2021-2024) eta Sailaren dirulaguntzen Urteko Planak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legean jasotako aurrekontu-kredituaren barruan.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen helburua da dirulaguntzak erregulatzea eta horiek emateko deialdi bat egitea; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko itsas kultura-ondarearen ondasun higikor eta higiezinak babestu eta sustatzeko jarduerak bultzatzeko, aintzat hartuta haien balio historikoa, etnografikoa, arkeologikoa edo soziala. Agindu honen bidez, orobat, dirulaguntza horiek emateko araubidea ezartzen da.

2. artikulua.– Diruz lagunduko diren jarduerak.

1.– Agindu honen babespean, laguntzak emango dira jarduerak egiteko itsas-ondarearen arloan kultura-balioa duten elementuak sustatzeko, sendotzeko, konpontzeko eta egokitzeko. Jarduera horiek, betiere, bateragarriak izan behar dira ondasunaren ezaugarriekin, eta ez diote kalte nabarmenik egin behar haien ondare-balioari.

2.– Agindu honek itsasontzien erreplikaren kontzeptua barne hartzen du, hau da, ontzi historikoak edo tradizionalak berreraikitzea, jatorrizko eraikuntza-teknikak, neurriak eta moduak zehaztasun handiz kopiatuz –nahiz eta material, segurtasun-elementu eta bestelakoetan erabakigarriak ez diren lizentziak hartu, nabigatu ahal izateko–.

3.– Lau dirulaguntza-lerrotan emango dira laguntzak, jarraian adierazten den bezala:

1. lerroa: egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizatzea helburu. Honako hauek lagunduko dira diruz:

a) Esku hartzeko edo berritzeko lana egin aurretik, irizpideak finkatzeko beharrezko diren azterlan edo analisiak.

b) Segurtasuneko eta sarbideetako obrak edo elementuak, bai ontzi barrukoak bai sarbideetakoak.

c) Kartelak, panelak eta beste edozein informazio-mekanismo, interpretazioa egiteko beharrezkoa dena, baina ontziaren parte ez dena.

d) Prest jartzeko lanak, gero erakusgai jarri ahal izateko.

2. lerroa: egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

a) Gastu hauek hartuko ditu barnean: segurtasuneko, nabigazioko eta atrakatzeko ekipamendurako gastuak, eta ontziak berak duen garrantzia nabarmentzeko egindakoak, halakorik badu.

b) Egiturazko lanak, nabigatzeko beharrezkoak direnak.

3. lerroa: pertsona fisikoen edo irabazi-asmorik gabeko elkarteen jabetzako egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak –artean, lizentziak izapidetzeko gastuak, euskal portuetan modu egonkorrean atrakatzeko gastuak eta ontziak nabigatzeko baimenak–. Konponketak diruz lagunduko dira, baldin eta ondasunaren ezaugarrietara egokitzen badira, eta ondare-balioa kaltetzen ez bada. Gainera, ontziak euskal portuetan erregistratuta egon behar dira edo, leheneratze-fasean badaude, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen edo entitateen esku eta uretaratuta edo 2024ko ekitaldian uretaratzekoak izan.

4. lerroa: elkarte edo erakunde publikoek zein pribatuek egurrezko itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko antolatutako ekitaldiak. Jarduerak edo ekitaldien zatiak lagunduko dira diruz, baldin eta zuzeneko lotura badute itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzearekin (ontzien kontzentrazioak, erakusketak, hitzaldiak, jarduera didaktikoak, argitalpenak...).

4.– Ez da dirulaguntzarik emango erregaia eta motorrek funtzionatzeko gainontzeko fluidoak, ikus-entzunezko ekipamendua, informatika-programak eta webguneak erosteko.

5.– Deialdi honetan, eskatzaile berak ez du inolaz ere hiru dirulaguntzatik gora jasoko dirulaguntza-lerro berean. Hiru eskaera baino gehiago aurkeztu baditu, puntuaziorik handiena lortzen duten hirurak soilik hartuko dira aintzat eta, berdinketa gertatuz gero, dirulaguntza handiena jasotzen duten hirurak.

6.– Ontziak 1. eta 2. lerroetan aurkeztuz gero, ezingo dira 3. lerroan aurkeztu. Halako kasuetan, 3. lerroan aurkeztutako eskaera automatikoki baztertuko da.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko betekizunak.

1.– Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte pertsona fisikoek edo pertsona juridikoek, baldin eta helbidea EAEn badute edo EAEn garatzen badituzte deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak, betiere hurrengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz.

Onuradun izan daitezke, halaber, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko zein ondare-unitate, diruz lagundutako jarduerak garatu ditzaketenak, nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, hala ezarrita baitago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2003 Legearen 11.4 artikuluan.

Pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak badira (publiko zein pribatuak, nortasun gabeak), berariaz jaso beharko dituzte, eskabidean eta laguntzaren ebazpenean, bai elkarteko kide bakoitzak hartu dituen exekuzio-konpromisoak bai bakoitzari zenbateko dirulaguntza aplikatu behar zaion; izan ere, haiek ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, zeinak nahiko ahalorde izango baititu betetzeko elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak. Elkarteak ezingo dira desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.

2.– 1., 2. eta 3. lerroen onuradunak dirulaguntzen xede den elementuaren jabe izan beharko dira, edo, haien gaineko eskubide errealen errentarien zein titularren kasuan, pertsona edo erakunde jabearen baimena izan beharko dute agiri bidez justifikatuta. Museoen edo antzeko erakundeen kasuan, nahikoa izango da egiaztatzea elementu hori erakundearen funtsen artean dagoela. Elkarteei edo taldeei dagokienez, eta erregistratu gabeko eta berreskuratze-fasean dauden ontzien kasuan, erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute, non jarriko baitu ontzia elkarteak edo taldeak jasota duela.

3.– Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzeko, ezinbestekoa da bat ez etortzea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen Legearen 13. artikuluko debekuren batekin. Baldintza hori bete beharko dute hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko, jasotako dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Horrenbestez, baldintza betetzen dela egiaztatuko da bai dirulaguntza ematen den unean bai ordainketa egiten denean. Bereziki, honako hauek egiaztatuko dira: onuradunek egunean dituztela zergen arloko betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharren ordainketak, onuradun diren unetik dirulaguntzaren likidazioa egin arte –Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzeari buruz–; bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzko betebeharrak ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan. 3.1 artikuluan aipatzen diren elkarte eta komunitateen kasuan, horren kide guztiek bete beharko dituzte baldintza horiek guztiak.

4.– Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta, beharrezkoa bada, dagokion erregistroan inskribatuta egotea.

5.– Ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskuratu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko zigor administratiboak edo penalak ezarrita dituzten eskatzaileek, ez eta horretarako gaitasungabetuta daudenek ere legezko debekuen ondorioz –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa barne–.

6.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango dute dirulaguntzarik jaso berdintasun-planik indarrean ez duten enpresek, horretarako betebeharra izanda ere, ez eta 50 langiletik gora dituzten enpresek ere, baldin eta sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez badute, legedian ezarritakoaren arabera.

7.– Aldez aurretik, 1., 2. eta 3. lerroetako dirulaguntzak jasoko dituzten ontzi guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko erakusketa-zentroetan egon behar dira; edo, leheneratze-fasean badaude, EAEko kultura-elkarte edo entitateen esku; edo, nabigatzeko moduan badaude, EAEko dagokien kapitaintzan erregistratuta.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Ehun eta berrogeita hamar mila euro (150.000) bideratuko dira 1. artikuluan adierazitako xedea lortzeko. Horietatik, 1. lerrora 50.000 euro bideratuko dira; 2. lerrora, beste 60.000 euro eta 3. lerrora, 20.000 euro. 4. lerroaren bidez, 20.000 euro banatuko dira gehienez.

5. artikulua.– Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa edo muga.

Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera emango diren dirulaguntzen mugari dagokionez, 1. eta 2. lerroetako dirulaguntzen zenbatekoa gehienez jardueren aurrekontuaren ehuneko hirurogeita hamabost (% 75) izango da, BEZa barne hartuta eta inoiz ez da 30.000 eurotik gorakoa izango; 3. lerroko jarduerek, bestalde, gehienez 3.000 euro jasoko dituzte; eta 4. lerrokoek, berriz, gehienez 5.000 euro.

6. artikulua.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako proiektuak abian izango dira 2024ko ekitaldian, edo urte horretan abiarazi beharko dira, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

7. artikulua.– Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko eta pribatu batzuek xede bererako emandakoekin, bai eta onuradunak finantzaketa gisa lor ditzakeen beste edozein diru-sarrerarekin edo baliabiderekin ere, betiere jasotzen dituen zenbatekoen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostu efektiboa. Kostu hori gainditzen bada, deialdi honen babespean emandako dirulaguntza txikitu egingo da, gehiegizko zenbatekoa kenduta.

8. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

1.– 2. eta 3. lerroetarako eskabideek ez dute ontzi edo proiektu bat baino gehiago jasoko. Bat baino gehiago aurkeztuz gero, dirulaguntza handiena eskatzen duena hartuko da aintzat agindu honetan, eta gainerakoak ezetsi egingo dira.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

3.– Pertsona fisiko interesdunek bitarteko elektronikoak nahiz presentzialak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko eta gauzatzeko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan. Aitzitik, pertsona juridikoek, pertsona-taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez administrazio-prozeduraren edozein izapide egiteko.

4.– Eskabideak modu presentzialean aurkezteko, inprimaki normalizatua osorik eta behar bezala beteta aurkeztu beharko da, hauetako batean: Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); Zuzenean zerbitzuan –aurretik hitzordua eskatu behar da nahitaez Interneteko helbidean (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) edo hitzordua eskatu edo ezeztatzeko telefonoaren bidez (945 01 90 00)–; Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan –91/2023 Dekretuak erregulatuak, ekainaren 20koak, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoak eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoak–; edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietan.

Bestalde, bide elektronikoz ere aurkeztu ahalko dira eskabideak EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

5.– Berdin du pertsona fisikoek eskaera egiteko eta dokumentuak aurkezteko bide presentziala zein elektronikoa erabili izana; izan ere, ez dituzte nahitaez baliabide horiek erabili behar prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

Eskaeraren osteko izapideak, bide elektronikoz helbide honetan egingo dira, jakinarazpenak barne: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

6.– Presentzialki zein elektronikoki izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075807

7.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek aukera daukate euskaraz edo gaztelaniaz aurkezteko eskabidea eta dokumentazio lagungarria. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

8.– Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak Izapideak ordezkari baten bidez eginez gero, ordezkariak inskribatuta egon behar du Ahalordeen Erregistro Elektronikoan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

9. artikulua.– Pertsona edo erakunde eskatzaileen betekizunak egiaztatzea.

1.– Deialdi hau kudeatzen duen organoak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla automatikoki egiaztatuko du, salbu eta pertsona edo erakunde eskatzaileek berariaz aurka egiten badio horri. Kasu horretan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Era berean, organo kudeatzaileak zuzenean ofizioz kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu araudiak exijitzen dituen dokumentuak, baldin eta dagoeneko administrazio jardulearen esku badaude edo beste edozein administraziok egin baditu, salbu eta pertsona edo erakunde interesdunak berariaz aurka egiten badio. Kasu horretan, dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

2.– Eskabideak dakarren erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, honako betekizun hauek egiaztatuko dira –Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 eta 13.9 artikuluei jarraituz–:

– Jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu dituen eta, hala izanez gero, jaso dituen beste edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik zein pribatutatik. Helburu bererako beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskatu eta eskuratu ez badu, horren berri ematen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.

– Eskaera egiten duen pertsonak edo erakundeak ezarrita ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratiborik edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera).

– Halaber, erakunde edo pertsona eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak.

– Gainera, erantzukizunpeko adierazpenean aditzera emango da eskatzaileak ez daukala ezarrita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.

– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, erantzukizunpeko adierazpenak berariaz jasoko du erakunde eskatzaileari ez diotela eragiten Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1.h) artikuluan ezarritako debekuek.

– Pertsona onuradunak konpromisoa hartuko du enpresa-deslokalizazioan ez erortzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluari jarraikiz.

Hala ere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdien egiazkotasuna ziurtatzeko aurkeztu ez duten dokumentazioa aurkeztu beharko dute onuraduntzat proposatu direnek, dagokien dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik.

10. artikulua.– Proiektuari buruzko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideari erantsi beharreko agiriak:

a) Diruz lagundu daitezkeen lerro guztietan:

– Jardueraren edo proiektuaren memoria ahalik eta xehatuena, zeinak argi eta garbi jasoko baititu ontziaren, eraikinaren edo jardueraren ezaugarriak. Memoria horretan berariaz adieraziko dira diruz lagundutako jarduera gauzatzeko gehieneko epeak; horiek, betiere, ez dira izango 2024ko abenduaren 31ren ostekoak. 3. lerroko eskaeretan, memoriaren ordez formulario bat aurkeztu ahal izango da, hemen eskura daitekeena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa (http://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075807), Kultura Ondarearen Zuzendaritza (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Zuzenean zerbitzua.

– Proiektuaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta zehatza, «Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua» ereduari jarraituz. Eredu hori eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075807), Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Zuzenean zerbitzuan.

b) 1., 2. eta 3. lerroetako elementuen kasuan, lehorrean baldin badaude eta nabigaziorako balio ez badute, esku-hartzearen xede den elementuaren gaineko jabetza egiaztatu beharko da; elementuen errentariek edo haien gaineko eskubide errealen titularrek, berriz, jabeen baimena aurkeztu beharko dute, agiri bidez justifikatua. Museoek, elkarteek edo antzeko erakundeek soilik egiaztatu beharko dute elementua erakundean gordailututako funtsen artean dagoela.

c) 1., 2. eta 3. lerroetan diruz lagundutako elementuen kasuan, nabigatzeko moduan badaude, ontziaren idazpen-orriaren kopia autentikoa edo egoitza EAEko portuan duela egiaztatzen duen agiria.

d) Oro har, dirulaguntza eskabidea bermatzeko beste edozein agiri, betiere ulertzeko eta balorazioa egiteko balio badu.

11. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak.

12. artikulua.– Dokumentazioa aztertzea eta akatsak zuzentzea.

1.– Balorazio-batzordeak egiaztatuko du eskaera epe barruan eta behar bezala egin eta eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela.

2.– Eskabidearen izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela hautematen bada, edo balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, kontsideratuko dela eskabidea alde batera utzi duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela –horretarako, ebazpen bat emango da aldez aurretik–. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lege horren 14.2 artikuluan aipatzen diren pertsona juridikoek edo nortasun juridikorik gabeko entitateek modu presentzialean aurkezten badute eskabidea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interesdunei eskatuko die akatsen zuzenketa aurkez dezaten bitarteko elektronikoz. Horretarako, zuzenketa egin zeneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

13. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Dirulaguntzaren xede diren jarduerak baloratzeko, aurkezpen-epea amaitu eta gero, Balorazio Batzorde bat eratuko da 2.2 artikuluan adierazitako dirulaguntza-lerroei dagozkien prozeduretako bakoitzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betez. Eskabideak balioztatu eta onartzen diren ala ez erabaki ondoren, eta ebaluazioaren emaitza zehaztuko duen txostena egingo du. Honako hauek osatuko dute:

– Kultura Ondarearen zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da, eta boto-berdinketak ebatziko ditu bere kalitate-botoaren bidez. Batzordeburuaren postua hutsik badago, hura azaltzen ez bada, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat bada, hura ordeztuko da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

– Euskal Kultura Ondarearen Zentroko arduraduna.

– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako talde teknikoko kide bat, Kulturako sailburuordeak izendatua.

– Itsas kultura-ondarearen arloan ospe handia duten bi pertsona.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Balorazio Batzordearen osaera.

2.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko pertsona bat batzordeko idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez. Idazkariaren egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

3.– Balorazio Batzordeak, egoki deritzonean, aukera izango du proiektuari dagokion gai zehatz eta espezifikoan aditu diren aholkularien laguntza eskatzeko.

4.– Balorazio Batzordearen eraketa baliozkoa izan dadin, beharrezkoa izango da batzordeburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek eta, gutxienez, kideen erdiek parte hartzea, hara bertaratuta edo urrunetik.

5.– Balorazio Batzordeko kideak abstenitzeko aukera dute eta ezetsiak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

6.– Prozedura bakoitzean, Balorazio Batzordeak txostena egingo du. Horretan zehaztuko ditu egindako balorazioaren emaitza: zer dirulaguntza ematea proposatzen den (adieraziz proposatutako onuradunen izenak, balorazio-fasean lortu duten puntuazioa eta zer jarduketa egiteko proposatzen den dirulaguntza), zer eskabide proposatzen den uztea dirulaguntzarik gabe eta zergatik eta zer eskabide ez den onartu. Onuraduna nortasun juridikorik gabeko elkarte bat baldin bada, adierazi beharko da, orobat, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartu dituen konpromisoak, bai eta bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horretaz gainera, adierazi beharko du zer dirulaguntza ukatzea proposatzen duen eta zein diren horretarako arrazoiak.

7.– Kultura Ondarearen zuzendariak, Balorazio Batzordearen espedientea eta txostena aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen horretan, dirulaguntza ematea proposatzen zaien eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda adieraziko da, bai eta dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta dirulaguntza emateko erabilitako balorazio-irizpideak zehaztuko dira.

14. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

1.– Norgehiagoka-prozedura hau erabiliko da agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko:

– Behin eskabideak aurkezteko epea bukatu ostean, eta, hala badagokio, 12. artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatu ondoren, agindu honetan ezarritako betekizunak konplitzen dituzten jarduerak ebaluatuko ditu Balorazio Batzordeak, 15. artikuluan bildutako irizpideei jarraikiz, eta hurrengo puntuetan finkatzen diren irizpideekin bat etorriz.

– 1., 2. eta 4. lerroetan dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerek gutxienez hirurogei puntu (60 puntu) lortu beharko dituzte ebaluazio-fasean. 3. lerroaren kasuan, aldiz, 50 puntutik, gutxienez hamabost puntu (15) lortu beharko dira laguntzak jaso ahal izateko.

– Dirulaguntzen lerro bakoitzari esleitutako zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada hasieran kalkulatutako zenbatekoak estaltzeko, dirulaguntzen zenbatekoa esleituko da, eta prozedurari dagokion ebazpena emango da. 4. lerroan saldo-soberakinik geratuz gero, hala badagokio, 1. eta 2. lerroetako hasierako zuzkidura handitzeko erabiliko da, ordena horretan. 1. eta 2. lerroetan, diruz lagun daitekeen jardueraren % 75 emango da. Guztizkoek lerro bakoitzeko gehieneko kopuruak gainditzen badituzte, lortutako puntuen arabera hainbanatuko dira.

– Era berean, 1. eta 2. lerroetan soberakinik izanez gero, besteei gehituko zaizkie, 1. lerrotik hasita. Hala ere, soberakinik sortzen bada, 3. lerroari erantsiko zaio, eta, ondoren, 4. lerroari. 4. lerroaren bidez diruz lagundu beharreko zenbatekoak gainditzen baditu lerro horri esleitutako zenbatekoak, dirulaguntzen zenbatekoan kenketa lineala egingo da, harik eta zuzkidura horiek behar adina murriztu arte.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, deialdi honetan aurreikusitako kalkulu-irizpideak aplikatuta lortutako zenbatekoak biribildu egingo dira aurreko edo ondorengo zenbaki oso hurbilenera. Biribiltzearen ondorioz, finantzatu beharreko guztizkoa deialdian finkatutako kreditua baino handiagoa bada, alde hori kenduko zaio finantzaketa handiena duen proiektuari.

15. artikulua.– Ebaluazio- eta hautaketa-irizpideak.

Jarduketak lerro bakoitzean ebaluatu eta hautatuko dira, kasuan kasuko irizpideak kontuan hartuta.

I.– 1. lerroa: egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizatzea helburu:

a) Jardueraren interesa eta kalitatea, kulturaren ikuspegitik. Gehienez ere 50 puntu emango dira.

Jarduerak zer interes duen ebaluatuko da, jarraian zehazten den moduan: gehienez 50 puntu emango zaizkie museoetan eta atrakatze-egoeran dauden ontzietan egindako jarduerei; gehienez 40 puntu, lehorreko erakusketa-zentroetan edo atrakatze-egoeran dauden ontzietan egindakoei, oraindik musealizatu gabe badaude; eta gehienez 30 puntu, musealizatze-prozesuan dauden ontziei.

b) Ontziaren antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da (gehienez 10 puntu). Ontziak erreplikak badira, zuzenean 3 puntu emango zaizkie atal honetan, antzinatasuna gorabehera.

c) Kontserbazio-egoeraren arabera, gehienez 5 puntu emango dira, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

Egoera txarrean badago eta % 80tik gorako konponketa behar badu: 1 puntu.

Egoera onargarrian badago eta % 51-80 arteko konponketa behar badu: 3 puntu.

Egoera onean badago eta % 31-50 arteko konponketa behar badu: 4 puntu.

Egoera bikainean badago eta % 30etik beherako konponketa behar badu: 5 puntu.

Ontziak erreplikak badira, zuzenean 3 puntu emango dira atal honetan, haien egoera zein den gorabehera.

d) Ontzia jatorrizko egoeran egoteari gehienez 10 puntu emango zaizkio. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60tik gora baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago baditu, eta 2 puntu, jatorrizko elementuen % 25etik behera baditu. Ontziak erreplikak badira, zuzenean 6 puntu emango dira atal honetan, aipatutako baremoa kontuan hartu gabe.

e) Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn sortu bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn sortu bada; eta 0 puntu, baldintza horietako bat bera ere betetzen ez bada.

f) Gehienez 15 puntu emango zaizkie beren ezaugarriengatik ikono bihurtu diren eta kategorizazio guztiak gainditzen dituzten ontziei. Ikonotzat hartuko dira beren tipologia-ezaugarriengatik edo funtzionaltasunagatik Euskal Autonomia Erkidegoan berdingabeak diren ontziak, baldin eta haien kontserbazioa eta mantentzea erabat lehentasunezkotzat jotzen bada; edo Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzi bereziko gertaera historiko baten isla direnak.

II.– 2. lerroa.– egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

a) Gehienez 70 puntu emango dira, jardueraren arabera. Gehienez 70 puntu emango dira ontziaren bitartez itsas kultura tradizionalarekin lotutako jarduerak egin badaitezke. Gehienez 50 puntu emango dira itsas edo kultura-jarduerekin lotutako jarduerak egiten badira; eta gehienez 35 puntu ontziak publiko orokorrarentzako zerbitzu orokorrak eskaintzen baditu.

b) Antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da (gehienez 10 puntu). Ontziak erreplikak badira, zuzenean 5 puntu emango dira atal honetan, antzinatasuna gorabehera.

c) Ontzia jatorrizko egoeran egoteari gehienez 10 puntu emango zaizkio. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60tik gora baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago baditu, eta 2 puntu, jatorrizko elementuen % 25etik behera baditu. Ontziak erreplikak badira, zuzenean 6 puntu emango dira atal honetan, aipatutako baremoa kontuan hartu gabe.

d) Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn sortu bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn sortu bada; eta 0 puntu, baldintza horietako bat bera ere betetzen ez bada.

III.– 3. lerroa: egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak.

a) Antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da (gehienez 10 puntu). Ontziak erreplikak badira edo ontziak erreplikatzeko 6 puntu emango dira.

b) Kontserbazio-egoeraren arabera 5 puntu emango dira gehienez, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

Egoera txarra (% 20tik beherako kontserbazio-egoera): 1 puntu.

Egoera onargarria (% 21etik % 50era bitarteko kontserbazio-egoera): 3 puntu.

Egoera ona (% 51tik % 80ra bitarteko kontserbazio-egoera): 4 puntu.

Egoera bikaina (% 81etik gorako kontserbazio-egoera): 5 puntu.

Ontziak erreplikak badira edo ontziak erreplikatzeko, 3 puntu emango dira.

c) Ontzia jatorrizko egoeran egoteari gehienez 10 puntu emango zaizkio. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60tik gora baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago baditu, eta 2 puntu, jatorrizko elementuen % 25etik behera baditu. Ontziak erreplikak badira, zuzenean 6 puntu emango dira atal honetan, aipatutako baremoa kontuan hartu gabe.

d) Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn sortu bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn sortu bada; eta 0 puntu, baldintza horietako bat bera ere betetzen ez bada.

e) Gehienez 15 puntu emango zaizkie beren ezaugarriengatik ikono bihurtu diren eta kategorizazio guztiak gainditzen dituzten ontziei. Ikonotzat hartuko dira beren tipologia-ezaugarriengatik edo funtzionaltasunagatik Euskal Autonomia Erkidegoan berdingabeak diren ontziak, baldin eta haien kontserbazioa eta mantentzea erabat lehentasunezkotzat jotzen bada; edo Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzi bereziko gertaera historiko baten isla direnak. Ontziak erreplikak badira eta ontziak erreplikatzeko, gehienez 10 puntu emango dira, baldin eta ontzi edo ontzi-mota enblematiko bati badagokio.

IV.– 4. lerroa: elkarte edo erakunde publiko zein pribatuek egindako ekitaldiak.

a) Gehienez 70 puntu emango dira, antolatutako ekitaldiaren arabera. Hala, gehienez 70 puntu emango dira dirulaguntza jasoko duen ekitaldiak hiru baldintza hauek betetzen baditu:

– Ekitaldiak euskal itsas tradizioaren defentsa edo dibulgazioa sustatzen badu (erakusketak, erakustaldiak, hitzaldiak...).

– Itsas jarduerarekin lotutako jarduera multzo handiago baten barruan txertatuta badago.

– Erabilgarri dauden ontzi tradizionalen kontzentrazio bat egitekoa bada.

Gehienez 60 puntu emango dira hiru baldintza horietatik bi betetzen badira edo ontzi tradizionalen kontzentrazio bat bada, eta gehienez 50 puntu, horietako bat betetzen bada (aurretik balioztatutako agerraldiei izan ezik).

b) Gehienez 15 puntu emango dira, ekitaldiaren iraupenaren arabera. Gehienez 15 puntu emango dira ekitaldiak astebete edo gehiago irauten badu, eta gehienez 10 puntu bi eguneko edo gehiagoko iraupena badu; bestalde, 5 puntu emango dira ekitaldiak egun bateko iraupena badu.

c) Jardueraren kanpo-zabalkundea eta hedapena. Gehienez 15 puntu emango zaizkie EAEn oihartzun handia duten ekimenei; lurralde-mailako edo tokiko oihartzuna dutenei, berriz, gehienez 10 puntu.

Alderdi horiek guztiek egiaztatu beharko dira ekitaldiaren dokumentazio ofizialaren bitartez (egitarauak, kartelak, ziurtagiriak...).

16. artikulua.– Dirulaguntzen kuantifikazioa.

1.– Ebaluazio- eta hautaketa-fasea bukatu ondoren esleituko zaizkie deialdi honetako dirulaguntzak hautatutako proiektuei, 2. artikuluan ezarritako lerroetako bakoitzean.

2.– Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoa zehazteko, eman beharreko hasierako zenbatekoa kalkulatuko da dirulaguntzen lerro bakoitzean, 5. artikuluak ahalbidetzen duen gehieneko zenbatekoa errespetatuz, eta betiere 14. artikuluan aipatutako gutxieneko puntuazioa gutxienez lortu duten eskabideen artean.

1. eta 2. lerroetako dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, lerro bakoitzari esleitu zaizkion zenbatekoak gainditu badira, hainbanaketa egingo da proiektuek lortu dituzten puntuak aintzat hartuta, jarraian zehazten diren formulak aplikatuz:

a) Hainbanaketa hori bi aldagai kontuan hartuta egingo da: lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean hasieran proposatutako zenbatekoa. Formula hau erabiliko da horretarako:

(Ikus .PDF)

non,

Si = eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ei = kasu bakoitzean hasieran proposatutako laguntzaren zenbatekoa.

Pi = programa edo jarduera bakoitzari Balorazio Batzordeak esleitutako puntuazioa.

b) Baldin eta aurreko apartatuan azaldutako prozeduraren arabera kalkulatutako zenbatekoen baturak aurrekontu-muga gainditzen badu, formula honen bidez zehaztuko da kasu bakoitzean eta 2.2 artikuluko atal bakoitzaren arabera eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa:

(Ikus .PDF)

non,

Si = programa edo jarduera bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa.

D = dirulaguntzaren helburu diren programa edo jardueren artean banatu beharreko zenbatekoa.

Si = programa edo jarduera bakoitzari dagokion dirulaguntzaren hasierako zenbatekoa, aurreko formularen arabera kalkulatua.

17. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak eta jakinarazteko eta argitaratzeko moduak.

1.– Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraz izapidetuko dira deialdiko laguntza-lerro bakoitzean, eta Kulturako sailburuordeari dagokio, Kultura Ondarearen Zuzendariak proposatuta, pertsona interesdunek planteatu dituzten gai guztien gainean ebaztea, ebazpen bakar batean.

2.– Ebazpenean zehaztuko dira zer dirulaguntza-eskaera ez den onartu, zer dirulaguntza eman den eta, halakorik bada, zer dirulaguntza ukatu den. Ematen direnen kasuan, honako hauek zehaztuko dira: pertsonaren edo erakunde onuradunaren izena, diruz lagundutako proiektua eta emandako zenbatekoa. Onuradunak nortasun juridikorik gabeko elkarteak badira, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa adierazi beharko dira.

Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasuna eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

3.– Aurreko lerrokadan aipatzen den ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

4.– Dirulaguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie ebazpena, eta, horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; argitaratutako ebazpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Dena den, lehenik egin zaion jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat. Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota aurreko paragrafoan ezarritako jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

6.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.4 artikulua aplikatuz, oinarri arautzaileetan baimendutakoekin bat ez datozen bestelako ekarpenak lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

7.– Dirulaguntza ematen duen organoak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki ahal izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan zerrendatutako betekizunak betetzen badira.

18. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Honako betebehar hauek izango dituzte agindu honetan jaso eta arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza onartu egin dutela ulertuko da, eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz eta espresuki uko egiten.

2.– Helburua betetzea, proiektua edo jarduera gauzatzea, dirulaguntzaren oinarri diren aldetik.

3.– Dirulaguntza eman den helbururako erabiltzea, ez beste ezertarako.

4.– Helburu bererako beste dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik eskuratu duen jakinaraztea Kultura Ondarearen Zuzendaritzari (beste edozein administraziorena edo erakunde publiko nahiz pribaturena).

5.– Laguntza emateko kontuan izan den edozein egoera objektibo edo subjektibo aldatu dela jakinaraztea Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, hala gertatu bada. Batez ere, ahal den lasterren jakinarazi beharko dira diruz lagundutako jardueren atzerapena eragin ditzaketen jazoerak edo zirkunstantziak, baldin eta proiektua gauzatzeko ezintasuna badakarte.

6.– Beren funtzioak egiten ari direla eskatzen duten informazioa ematea Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, jasotako dirulaguntzei buruzkoa, eta, orobat, horien ikuskatze-, segimendu-, egiaztapen- eta kontrol-ahalmen zein -funtzioei men egitea.

7.– Dibulgaziorako material inprimatuak (kartelak, liburuxkak, testuak...) gutxienez euskaraz idatzita egotea, beste hizkuntza batzuk erabiltzeari kalterik egin gabe.

8.– Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela adieraztea diruz lagundutako jarduerari lotuta sor daitezkeen karteletan, testuetan edo inprimatutako bestelako bitarteko errealetan edo birtualetan, eta sailaren logotipo ofiziala txertatzea.

9.– Oro har, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotako beste edozein betebehar betetzea, bereziki, 14. eta 42. artikuluetakoak.

19. artikulua.– Azpikontratazioa.

Onuradunek diruz laguntzen den jardueraren % 100 ere azpikontratatu ahal izango dute. Kasu horretan, azpikontratazioari Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio.

20. artikulua.– Diruz lagundutako jardueren gaineko kontrola eta segimendua.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena bermatzea, agindu hau kudeatzeko organo eskuduna den aldetik.

Horretarako, eta beste entitate eta erakunde publiko batzuei legez dagozkien eskumenak urratu gabe, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki jotzen dituen ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

21. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Ordainketa bakar batean ordainduko dira agindu honen kargura emandako dirulaguntzak. Aurretik, betiere, justifikatu beharko da diruz lagundutako jarduera gauzatu dela eta egiazki izandako kostua, 23. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta ordainketak, zerga horren araudia betez.

3.– Laguntzaren eskatzailea erregistratu gabe egonez gero Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota erregistro horretan dauden bankuko datuak aldatu nahi izanez gero, https://www.euskadi.eus/hirugarrenak helbidean egin daiteke, bai bide elektronikoz bai inprimakia deskargatuta.

22. artikulua.– Diruz lagunduko diren gastuak.

1.– Agindu honen ondorioetarako, baldintza hauek betetzen dituzten gastuak lagunduko dira diruz, betiere agindu honetako 2. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta: diruz lagundutako jardueraren izaerarekin nabarmen lotuta egotea, erabat beharrezkoak izatea eta 6. artikuluan ezarritako epean gauzatzea.

2.– Diruz lagundutako gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritakoa gainditzen badu, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu obra egiteko edo zerbitzua emateko konpromisoa kontratatu aurretik. Aurkeztutako hiru eskaintzen arteko aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta, berariaz justifikatu beharko da erabaki hori memoria batean, ekonomikoki merkeena den proposamena aukeratzen ez bada.

3.– Honako hauek aplikatuko dira, kasu guztietan: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikulua eta 887/2006 Errege Dekretuaren, uztailaren 21ekoaren 83. artikulua –Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra garatzen duen Erregelamendua onartzen du errege dekretu horrek–.

23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Pertsona fisikoek modu presentzialean aurkeztu ahal izango dituzte justifikazio-agiriak Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); Zuzenean zerbitzuan –aurretik hitzordua eskatu behar da nahitaez Interneteko helbidean (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) edo hitzordua eskatu edo ezeztatzeko telefonoaren bidez (945 01 90 00)–; Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan –91/2023 Dekretuak erregulatuak, ekainaren 20koak, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoak eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoak–; edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietan. Pertsona juridikoek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez, dirulaguntza justifikatzeko.

Justifikazio-agiriak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira http://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidearen bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan.

2.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, laguntza eragin duen jarduera burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:

a) Egindako jarduera justifikatzen duten agiriak: egindako jarduerari buruzko memoria, ahalik eta zehatzena (argazkiekin); ziurtagiri teknikoa, zeinak zehaztuko baitu egindako obra edo jarduera. 3. lerroko onuradunek, memoriaren ordez, egindako jarduerei buruzko dokumentua aurkeztu beharko dute, eskuratu dezaketena egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075807) eta Kultura Ondarearen Zerbitzuan.

b) Egindako gastu guztiak justifikatzeko agiriak, jarraian zehazten denarekin bat datozenak:

– Izandako gastuen fakturak eta froga-balio baliokidea duten bestelako agiriak, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan baliozkoak direnak edo administrazio-efikazia dutenak. Modu korrelatiboan zenbakituta aurkeztuko dira, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen fakturen eta gastuen inprimakiaren arabera (www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075807). Diruz lagundutako jardueran izandako gastuenak izango dira agiri guztiak, eta haien batura bat etorriko da egindako gastuaren zenbateko osoarekin. Ezohiko formatua edo formatu txikia duten ziurtagiriak badira (tiketak eta abar), horien fotokopiak erantsi beharko dira DIN A-4 formatuan, zenbakituta eta fakturazioari dagokion zenbaki berarekin.

c) Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, diruz lagundutako jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze ahalik eta zehatzena, balantzea izeneko inprimakiari jarraituz aurkeztua (eskuragarri dago www.euskadi.eus/zerbitzuak/1075807 egoitza elektronikoan, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzan). Adierazpenean, espresuki aipatuko dira erakunde publikoek edo pribatuek emandako laguntzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoa barne.

d) Onuraduna beste administrazio publiko bat denean, organo eskudunaren beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, zeinak adieraziko baititu emandako dirulaguntzaren xedea bete dela eta horretarako bideratu diren zenbatekoak.

e) Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, jasotako behin betiko lizentzia horiek aurkeztu beharko dira, eskabidea egin zenean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu eta lehenago aurkeztu ez badira.

3.– Diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko azken eguna 2025eko urtarrilaren 10a izango da.

Justifikatzeko ezarritako epe horretan administrazio-organo eskudunari justifikatzeko agiririk aurkeztu ez bazaio, organo horrek onuradunari eskatuko dio hamabost egun balioduneko epe luzaezinean aurkez ditzala. Epe berri horretan justifikatzen ez badu, ordaindu zaizkion zenbatekoak itzuli beharko ditu, eta dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da, azaroaren 17ko 38/2003 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 70.3 artikuluaren arabera. Horrez gain, dagokion zehapen-prozedura ireki ahal izango da, hala badagokio.

Organo emaileak epe hori luzatzea erabaki ahal izango du, onuradunak aldez aurretik eskatzen badu, justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten dioten arrazoiak behar bezala egiaztatuta, epea amaitu baino lehen eta, betiere, hirugarren baten eskubideak kaltetzen ez badira.

4.– Diruz lagunduko diren gastuak justifikatzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

24. artikulua.– Dirulaguntzaren likidazioa.

1.– Helburua eta irizpideak.

Behin betiko likidazio-ebazpena emango da onartutako dirulaguntza benetan gauzatutako proiektura doitzeko, PFEZaren zenbatekoa kenduz, hala badagokio. Hasieran aurkeztutako aurrekontukoa baino handiagoa den gastu bat justifikatzeak ez du inolaz ere eskubiderik emango hasieran onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzeko.

2.– Prozedura.

a) Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu eta egokitzat jotzen badira, horri dagokion zenbatekoa ordainduko da.

b) Dirulaguntza emateko hasierako ebazpena aldatu ahal izango da dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea betetzat jotzen bada–, dela egiazki egindako gastua aurrekontuetan jasotakoa baino txikiagoa delako, dela beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direlako eta, ondorioz, ezarritako mugak gainditu direlako.

c) Jarduera partzialki ez betetzea onartu ahal izango da, baldin eta argi eta garbi egiaztatzen bada diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzeko jardun dela, eta jardueraren betetze-maila eskabidean aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren gutxienez % 65era iristen dela. Kasu horretan, emakida-ebazpena aldatu egingo da, eta azkenean emandako zenbatekoa txikituko da aurrekontu osoarekiko benetan justifikatutako zenbatekoaren proportzioan. Proiektua aurretik aipatutako ehunekora iristen ez bada, dirulaguntzaren organo kudeatzaileak ez-betetze partzialak daudela iritzi ahal izango du, salbuespen gisa, baldin eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak egindako lanek berezitasun eta espezifikotasun ezaugarri objektiboak badituzte eta, berez, diruz lagundutako proiektuaren xedeari eta helburuari balio erantsia ematen badiote.

25. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat:

a) Jasotako laguntzak, osorik edo zati batean, beste zerbaitetarako erabiltzea agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematean ezartzen direnak ez betetzea.

c) Dirulaguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

2.– Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aipatutako ez-betetzeren bat ere, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloko berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.

Horretarako, itzulketa-prozedura bideratuko da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako baldintzetan xedatutako moduan, bereziki 40. eta 41. Artikuluetan, eta, oro har, dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den beste edozein xedapenen arabera.

26. artikulua.– Datuen pertsonalei buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira eta «Kultura ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran erabiliko dira.

● Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

● Xedea: kultura ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

● Legitimazioa: interes publikorako edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoak erabili bitartean eginkizun bat betetzeko behar den tratamendua.

● Hartzaileak: arloan eskumena duten administrazioak.

● Eskubideak: datuetarako irispidea izatea, datuak zuzentzea eta ezereztea, eta beste zenbait eskubide –informazio gehigarrian daude–.

● Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml

● Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legalcontent/ ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (http://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, aipatutako egun horretatik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 5a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala