Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2024ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2890

AGINDUA, 2024ko ekainaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ońatin (Gipuzkoa), «Elkar Hezi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua bereizteagatik, «Ereiten Haur Eskola» Haur-eskola Pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko eta haren baimena aldatzeko dena.

Ońatiko (Gipuzkoa) «Elkar Hezi» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irakaskuntzak bereizteagatik, Ereiten Fundazioak ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatzeko eta ikastetxe horren baimena aldatzeko espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Honako hauek aztertu dira: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua, 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta aplikagarria den gainerako legeria. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera, 012991 eta 20008659 kodeak dituen «Elkar Hezi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irakaskuntzak bereizteagatik ondoren zehazten den ikastetxea irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematea:

Ikastetxearen kodeak: 013682 (EAE) eta 20015573 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua (HEPR).

Izen espezifikoa: «Ereiten Haur Eskola».

Titularra: Ereiten Fundazioa.

Helbidea: Arantzazuko ama 18.

Udalerria: Ońati.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 5 unitate:

• 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitzak 8 ikaspostutarako edukiera duena.

• 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitzak 13 ikaspostutarako edukiera duena.

• 2-3 urteko haurrentzako unitate bat, 18 ikasposturako edukierarekin.

Bigarrena.– Bereizketa horren ondorioz, «Elkar Hezi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari emandako baimena aldatzeko baimena ematea. Baimen hori, 2024ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 012991 (EAE) eta 20008659 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Elkar Hezi».

Titularra: Ereiten Fundazioa.

Helbidea: Arantzazuko ama 18.

Udalerria: Ońati.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: unitate 1, 2-3 urteko haurrentzat, 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 6 unitate 150 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikaspostutarako edukierarekin

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 6 unitate, 210 ikaspostutarako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

Laugarrena.– Aipatutako ikastetxeen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala