
116. zk., 2024ko ekainaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2878
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Raquel Martínez Rodríguez andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Sistemen Ingeniaritza eta Automatika» jakintza arloan Irakasle Agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Raquel Martínez Rodríguez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9277**. Kodea: AGC8L1 – D00146-32. Jakintza arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kontrol Sistema Digitalak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko ekainaren 6a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS