
112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2812
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 29koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 439.6 eta 685.2 artikuluetan xedatutako bide judizialaren aurreko prozedurari buruzko administrazio-egintzak.
Aipatutako egintzak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak, edo haien legezko ordezkariak, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), agertu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Bilbao, 2024ko maiatzaren 29a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS