Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2807

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ertzaintzaren zuzendariak hartutako erabakia, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren (HSBL) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen (SPL) arau-hausteei lotuta.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak espedientea eta erabakia kontsultatu ahal izango ditu. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 – Erandio (Bizkaia).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2024ko maiatzaren 28a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala