Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2806

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita hirugarrenez handitzea mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa)–.

Aurrekariak:

Lehenengoa.– Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU–, autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (Moves III) egikaritzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko apirilaren 14an argitaratu zen, 89. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarriak emateko oinarri erregulatzaileak ezarri ziren, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU–.

Euskadiren kasurako aurrekontua, Errege Dekretu horren V. eranskinean ezarritako laguntzaren guztizko zenbatekoari dagokionez, 18.718.371 eurokoa da.

Bigarrena.– Euskadirako esleitutako aurrekontu osotik (18.718.371 euro), % 10 (1.871.837,10 euro) erreserbatu zen Eusko Jaurlaritzak burutu beharreko zuzeneko inbertsioak egiteko, 266/2021 Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenean (2021eko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zenbakia), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, iragarri eta argitaratu ziren, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGeneration EU (Moves III programa)–.

Laugarrena.– Ondoren, 2022ko urriaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 195. zenbakian argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea erabaki zen, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa)–, 16.557.699,35 euroko zenbatekoaz, 18.923.084,97 euroko zenbatekotik dagozkion zeharkako gastuak kendu eta zuzeneko inbertsioak egiteko % 10 erreserbatu ondoren.

Bosgarrena.– Era berean, 2023ko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (129. zenbakia) argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 23ko ebazpenaren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea erabaki zen, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa)–, 8.840.147,08 euroko zenbatekoaz, 12.107.537,98 euroko zenbatekotik dagozkion zeharkako gastuak kendu eta zuzeneko inbertsioak egiteko % 10 erreserbatu ondoren.

Seigarrena.– Diru-zuzkidura adierazitako bi aldietan handitu ondoren, deialdi horren 3. oinarriak ezartzen duenez, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGeneratioEU– mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programara (Moves III programa) bideratutako diru-zuzkidura 41.776.421,06 eurokoa da guztira, honela banakatuta:

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 22.522.261,11 euro.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 19.254.159,95 euro.

Zazpigarrena.– 266/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta aldez aurretik horretarako eskaera egin ostean, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko presidentearen 2024ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 17.933.079,15 euroko hirugarren zenbateko gehigarria ematea adostu zen –behin zenbateko horretatik dagozkion zeharkako gastuak (853.956,15 euro) kendu eta zuzeneko inbertsioak egiteko erreserba (2.846.520,50 euro) egin ondoren, 14.232.602,50 eurokoa da laguntzak emateko zenbateko gehigarria–. Beraz, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programarako aurrekontua, guztira, 56.009.023,56 eurokoa da, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU (Moves III programa)–.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programarako baliabide ekonomikoak 14.232.602,50 euro gehituko direla erabakitzea, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa)–.

Horrenbestez, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 56.009.023,56 eurokoak dira guztira (NextGeneratioEU - Moves III programa), honela banakatuta:

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 28.739.821,09 euro.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 27.269.202,47 euro.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, ebazpen honen aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2024ko maiatzaren 29a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala