
112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2801
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 30ekoa, Justiziako sailburuordearena, 2024ko ekitaldirako espetxe-arloko lanari eta ikerketari «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria emateko dena.
Maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretuaren bidez, espetxe-arloko lan eta ikerketaren «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria sortu eta arautu zen.
Justiziako sailburuordearen 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez (2024ko apirilaren 18ko EHAA, 77. zk.), espetxe-arloko lan eta ikerketari «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria emateko deialdia egin zen 2024ko ekitaldirako.
Deialdi-ebazpenaren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera eta maiatzaren 16ko 68/2023 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideekin bat etorriz osatutako epaimahaia bildu eta gaia eztabaidatu ondoren, erabaki arrazoitu bat eman zuen eta saria emateko proposamena egin zuen.
Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Saria ematea.
Espetxe-arloko lan eta ikerketarako 2024ko ekitaldiko «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria Ruth Alonso Cardonari ematea, bere ibilbideagatik eta espetxeetan birgizarteratzearen arloko programetan egindako lanagatik, eta zigortuen bizi-baldintzak duintzen ahalegintzeagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 30a.
Justiziako sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
RSS